Bi pintura mota erabiltzen ditugu kanpoko lanetarako: akrilikoa eta bi konponentetakoa deritzaiena (fitxa teknikoak ikusgai). Akrilika makinaz ematen da. Bi konponentetakoa emateko bi aukera daude: eskuz eta makinaz. Lanaren arabehera, modu batera edo bestera eman baloratzen dugu eta bezeroari esan egokien zein den.
Barrutako lanak ere egiten dira: lantegiak, lurpeko parkinak, ikastetxeetako kantxak. Hauek egiteko aurrena lurzorua nolakoa den ikusi eta egokiena izango den pintura mota eskeintzen dugu.
Bi materialeko seinale eta zutoinak ditugu:
Aluminiozko zutoinak: 76, 90 edo 114ko diametroa duten zutoin “estriatuak”, seinalearen arabera luzera ezberdinetakoak, eta omega formako abrazaderak.
Altzairuzko zutoinak: 80x40, 100x50 edo 120x60ko galbanizatuak izaten dira, seinalearen arabera luzera ezberdinetakoak. Kasu honetan inoxidablezko torloju “pasanteekin” lotuak.
Seinaleak: 600 eta 700goak dira ohikoenak herri/hiri barrutarako. EG edo HI erreflektantzi mailakoak, atzekalde irekia eta aluminiozkoek seguridadeko pliegea dutela. MOPTak arautuak dituen katalogoko seinale guztiak ditugu. Bestalde, berariazko diseinua izan dezaketen seinale eta kartelak ere egiten ditugu (ikus errotulazio/karteleria).